Azaroaren 9tik aurrera zure txapa har dezakezu Lautadako 8 gunetan. Gorde txapa hori azaroaren 20ra arte. 15 egun horietan jantziko dugu.
15 egun hauetan denbora osoa jantzita eraman beharko dugu. Hizkuntza jokaera berriak erabili behar ditugula gogoraraziko digu txapak. Gure solaskideek txapa dugula ikusten badute errazago egingo zaie guri euskaraz egitea. Aldatu berokitik, jertsera, kamisetara… pijamara!!!!
Eta horrekin batera esku orri bat emango dizugu. Zuri emango dizugu baina ez da zuretzat, zure inguruko belarriprest bati eman ahal diozu. Zure inguruan ahalik eta belarriprest gehien edukitzea komeni zaizu. Eman esku-orri hori euskaraz ulertzen duen bati, eta proposatu izena eman dezan.
Ondorengo gunetan banatuko ditugu txapak:
Ordutegia |
||
Agurain |
LEK egoitzan |
Astelehenetik ostiralera 10:00-13:30 eta 16:30-20:00 Larunbatetan 10:30-13:30 |
Dulantzi |
Kultura Etxean |
Astelehenetik ostiralera 15:00-21:00. Larunbatetan 11:00-13:30 |
Asparrena |
Araiako Kiroldegian |
Astelehenetik ostiralera 9:15-13:00 eta 16:30-21:00. Larunbatetan 9:30-13:30 eta 16:00-21:00. Igandetan 10:00-13:00 |
Barrundia |
Ozaetako Ekonomatoan |
Astelehenetik ostiralera 8:30-12:30, Astearte eta ostiraletan 18:00-20:00. Larunbatetan eta igandetan 9:30-14:30 |
Donemiliaga |
Erdoñanan, Udal-bulegoan |
Astelehenetik ostiralera 9:00-14:00 |
Burgelu |
Udal-bulegoan |
Astelehenetik ostiralera 8:30-14:30 |
Iruraiz-Gauna |
Azilun, Udal-bulegoan |
Astelehenetik ostegunera 8:00-14:30. Ostiralak 9:00-15:00 |
Zalduondo |
Udal-bulegoan |
Astelehenetik ostiralera 10:30-14:00 |