Gaurtik aurrera zure txapa har dezakezu Lautadako 8 gunetan. Gorde txapa hori azaroaren 23ra arte. 11 egun horietan jantziko dugu.

11 egun hauetan denbora osoa jantzita eraman beharko dugu. Hizkuntza jokaera berriak erabili behar ditugula gogoraraziko digu txapak. Gure solaskideek txapa dugula ikusten badute errazago egingo zaie guri euskaraz egitea. Aldatu berokitik, jertsera, kamisetara… pijamara!!!!

Txaparekin batera beste bi gauza emango dizkizute. Banderinak etxeko balkoian edo lehioan ipintzeko. Honek apainduko du herria, adieraziko du etxe horretan badudela belarriprest edo ahobizi.

Eta horrekin batera esku orri  bat emango dizugu. Zuri emango dizugu baina ez da zuretzat, zure inguruko belarriprest bati eman behar diozu. Zure inguruan ahalik eta Belarriprest gehien edukitzea komeni zaizu. Eman esku-orri hori euskaraz ulertzen duen bati, eta proposatu izena eman dezan.

Ondorengo gunetan banatuko ditugu txapak:

 

 

 

Izena emateko eta “izango naiz” txapa txikia jasotzeko tokiak eta ordutegiak
Agurain Liburutegian

11EE Egoitzan

Astelehenetik ostiralera 10:00-13:30 eta 16:30-20:00

Ostiralero 20:00-21:30

Dulantzi Kultura Etxean Astelehenetik ostiralera 15:00-21:00. Larunbatetan 11:00-13:30
Asparrena Araiako Kiroldegian Astelehenetik ostiralera 9:15-13:00 eta 16:30-21:00.

Larunbatetan 9:30-13:30 eta 16:00-21:00.

Igandetan 10:00-13:00

Barrundia Ozaetako Ekonomatoan Astelehenetik ostiralera 8:30-12:30, Astearte eta ostiraletan 18:00-20:00. Larunbatetan eta igandetan 9:30-14:30
Donemiliaga Erdoñanan, Udal-bulegoan Astelehenetik ostiralera 9:00-14:00
Burgelu Udal-bulegoan Astelehenetik ostiralera 8:30-14:30
Iruraiz-Gauna Azilun,

Udal-bulegoan

Astelehenetik ostegunera 8:00-14:30. Ostiralak 9:00-15:00
Zalduondo Udal-bulegoan Astelehen eta asteazkenetan 8:00-15:00 eta astearte eta ostegunetan 11:00-15:00