Lautadan Euskaraldiko Simulakroa martxan dago.
Gaur, astelehena hasita igandera arte, 7 egun ahobizi eta belarripresten hizkuntza-jokaerak praktikara eramateko.
Lautadan euskaraz ulertzen dutenekin euskaraz egitea optimizatzeko 7 egun; euskaraz ulertzen badute euskaraz egingo diegu.

Zein da helburua? Ondorengo hizkuntza-jokaerak normalizatzea:
-elkarrizketa elebidunak normala bihurtzea
-ezezagunei euskaraz egitea defektuz egitea, pentsatu gabe jakingo duen ala ez
-euskaldunak eta erdaldunak dauden taldeetan normala izatea euskaraz egitea ulertzen dutenen artean.

Parte hartzaile bakoitzari bi txapa banatu diegu, txapa beti agerian eramateko, ez ibiltzeko etengabe aldatzen.

Txapa beti agerian!!