Simulakroa aurrera doa. Simulakroak, Euskaraldiak eta belarriprest-ahobiz rolak betetzeak ez-ohiko egoera sortzen ditu, normalak ez diren elkarrizketak: bat euskaraz eta bestea erdaraz komunikatzea. Euskaraldian ahobizi denak euskaraz egin behar dio ulertzen duenari. Solaskideak euskaraz ulertzen duen bitartean zergatik erdara pasatu?

Elkarrizketa elebidun hauek izaera eraldatzailea dute, hau da, lor dezakete erdaraz aritzen dena euskara pasatzea, lehenago edo beranduago eta kantitate handia edo txikiagoan. Pausu bat dira euskarara ekartzeko euskaraz ulertzen duen baina erdaraz aritzen den solaskidea. Arreta handia eta etengabeko kontzientzia eskatzen du.

Elkarrizketa hauek probatzeko garai egokia da Simulakroa. Harreman asko irabaziko dituzu!!