11 egunetan txapak lagunduko digu solaskideak identifikatzen, txapa badauka jakingo dugu ulertzen duela eta euskaraz egitea nahi duela.

Era berean, norberak txapa janzteak gogoratuko digu zer egiten ari garen, portaera berriak plazaratzeko erne egon behar gara denbora osoa. Helburu berarekin Lautadako herrietako paisaian presente egotea garrantzitsua da. Honek gogoraziko digu zer egitera goazen eta zer egin behar dugun.

Herrietako sarreretan Ongi Etorri panelak ipini ditugu, pankartak, panelak motzean azaltzeko zer den ahobizi eta belarriprest…