Nor gara?
Hizkuntza-berdintasuna sortzen dugun entitateak gara: Lautadako eragile sozialak eta instituzio publikoak. 2018ko urtarriletik Euskaraldia elkarlanean antolatzen ari gara, entitateetan euskara erabiltzeko berdintasun egoerak sortzeko eta erdaratik euskarara hizkuntza ohiturak aldatzeko:
-Eragile sozialak Lautadako Euskararen Komunitatean elkartuta: Baldintza egokiak sortzeko neurriak hartzen dituen edozein entitate pribatu Lautadako Euskararen Komunitatearen kide izan daiteke. Lautadako Euskararen Komunitatea 2017ko urriaren 19an osatu genuen, Agurainen.
2019ko azaroaren 28an bigarren asanblada egin genuen.
-Eta Lautadako instituzio publikoak: Kuadrilla, 8 udalak eta 50 Batzar Administratibo. Kuadrillaren eta 8 udalen Euskara Plan Estrategikoetan hizkuntza ohiturak aldatzeko helburu dute zehaztuta. Lautadako ondorengo Batzar Administratiboetan onartu da Ahobizi-Belarriprest metodologia sustatzea: Adana, Alaitza, Alangua, Albeiz, Ametzaga, Andoin, Añua, Arbulu, Argomaniz, Arrieta, Arriola, Arrizala, Audikana, Axpuru, Azilu, Burgelu, Dallo, Durruma, Egilatz, Egileor, Egileta, Egino, Elgea, Etura, Ezkerekotxa, Galarreta, Gauna, Gazeo, Gazeta, Gebara, Gereñu, Gordoa, Heredia, Hermua, Ixona, Ilarduia, Langarika, Larrea, Luzuriaga, Marieta-Larrinzar, Maturana, Mendixur, Mezkia, Narbaiza, Okariz, Opakua, Ozaeta, Trokoniz, Urabain, Zuhatzu.
Arabako Lautadan 63 herri daude, 12.965 biztanle, %35,03 euskara hitz egiteko gai, beste %18,99 euskara ulertzeko gai.
Noiz ematen da hizkuntza ohiturak aldatzeko berdintasuna?
Zein entitatek sor dezake hizkuntza-berdintasuna bere kide guztiek edo atal baten guztiek euskaraz ulertzeko?
Zein neurri har dezake entitate batek hizkuntza-berdintasuna bermatzeko?
Eremuak sortu
-Euskaraz hitz egin nahi duenaren eta erdizka ulertzen duenaren arteko harreman komunikatiboari irtenbide eman.
-Euskaraz ulertzen ez dutenei euskara ikasteko baliabideak eman.
Eremuak babestu
-Entitatera edo atal batera kide berria etortzean edo kontratazio berriak egitean Ahobizi edo Belarriprest direla bermatu.
-Entitaterako kontratatzen diren zerbitzuetako pertsonak Ahobizi edo Belarriprest direla bermatu.
Eremuak aktibatu
-Kide guztiek euskaraz ulertzen duten eremuen kideei proposatu eta adostu hizkuntza arau berriak praktikara eramatea.
-Baliabideak jarri eremuko kideen arteko harremanetan hizkuntza arau berriak gauzatzeko eta egon daitezkeen zailtasunak gainditzeko: jendearen aurreko harremanetan/ekintzetan Ahobizi eta Belarriprest direnak kokatu eta identifikatu, software, dokumentazioa, hiztegiak, paisaia, bilerak…