Hizkuntza ohiturak aldatzea helburua duen Euskaraldia 11 Egun Euskaraz ariketa sozialak Ahobizi-Belarriprest metodologia du ardatz. Lautadako Kuadrilla, udal eta Batzar Administratiboen arduradunek Ahobizi-Belarriprest metodologia sustatuko dutela konpromisoa hartu dute.

Urriaren 27an Agurainen, Lautadako instituzioen arduradunek metodologia sustatuko dutela adierazi diete herritarrei. Lautadako 51 Batzar Administratibok kontzeju bilera batean adostu dute sustatzaile izatea, Lautadako 8 udalek udal batzarrean erabaki dute sustatzaile izatea, eta baita eskualde mailako instituzioa den Lautadako Kuadrillak.

Eragile sozial eta instituzioen arteko elkarlana da ekimen honen ardatzetariko bat, eta berrikuntza ere bai. Agurainen ateratako argazkiak argi adierazten du Lautadako instituzioen parte hartzea. Era berean, Lautadako instituzioek bere gain hartu zuten 2018ko Euskaraldia aurrera eramateko aurrekontuaren erdia. 11 Egun Euskaraz finantzatzeko ezohizko ekarpen ekonomiko bat egingo dute, hau da, orain arteko euskararentzako udal aurrekontua handituz. Lautadako eragile sozialak biltzen duen Lautadako Euskararen Komunitatearekin batera gauzatzen ari da ekimena.

Lautadako 660 herritarrek izena eman dute dagoeneko, 11 egunetan zehar beren hizkuntza ohiturak aldatuko dutela erabaki dute.

Lautadako instituzioek deia egin diote herritarrei Ahobizi edo Belarriprest gisa izena emateko. Izena emateko aukerak hauexek dira:

www.lautada.euskaraldia.eus webgunetik edo izena emateko web gunetik www.izenematea.euskaraldia.eus
-Lautadako herrietan jarriko ditugun postuetan
-Eta 8 gune hauetan:

Izena emateko eta “izango naiz” txapa txikia jasotzeko tokiak eta ordutegiak
Agurain Liburutegian

11EE Egoitzan

Astelehenetik ostiralera 10:00-13:30 eta 16:30-20:00

Ostiralero 20:00-21:30

Dulantzi Kultura Etxean Astelehenetik ostiralera 15:00-21:00. Larunbatetan 11:00-13:30
Asparrena Araiako Kiroldegian Astelehenetik ostiralera 9:15-13:00 eta 16:30-21:00.

Larunbatetan 9:30-13:30 eta 16:00-21:00.

Igandetan 10:00-13:00

Barrundia Ozaetako Ekonomatoan Astelehenetik ostiralera 8:30-12:30, Astearte eta ostiraletan 18:00-20:00. Larunbatetan eta igandetan 9:30-14:30
Donemiliaga Erdoñanan, Udal-bulegoan Astelehenetik ostiralera 9:00-14:00
Burgelu Udal-bulegoan Astelehenetik ostiralera 8:30-14:30
Iruraiz-Gauna Azilun,

Udal-bulegoan

Astelehenetik ostegunera 8:00-14:30. Ostiralak 9:00-15:00
Zalduondo Udal-bulegoan Astelehen eta asteazkenetan 8:00-15:00 eta astearte eta ostegunetan 11:00-15:00