Lautadako entitateak hasi dira izena ematen Euskaraldian. Entitate hauek erabaki dute ariguneak aktibatzea bere entitatearen baitan eta aurtengo Euskaraldian entitate gisa parte hartzea.
Kromletx kooperatiba | Asparrena |
Unai lekuona gaztandegia | Asparrena |
Barrundiako udala | Barrundia |
Farmazia Leire Ruiz de Eguino Campo | Barrundia |
Txus Gruzeta bitxiegilea | Barrundia |
Lautadako Aek | Lautada |
Aguraingo txistulari taldea | Agurain |
Laboral kutxa | Agurain |
Lautada bizirik ACICSA elkartea | Agurain |
Lautadako JOTAFA txaranga | Agurain |
Maika fisioterapia | Agurain |
Muskerrak irristaketa kirol kluba | Agurain |
Orban inpresio lanak | Agurain |
Tarteka media kooperatiba | Agurain |
Zadorra etxea landa etxea | Agurain |
Aurtengo Euskaraldian belarriprest eta ahobiziei erraztasunak emateko aukera dute entitateek. Arigune bat badute aktiba dezakete.
Entitateentzat, izena emateko epea irekita dago 2020ko irailaren 27ra arte. Esteka honetatik izena eman daiteke: https://euskaraldia.eus/ariguneak/entitateen-izen-ematea-2/
Edozein zalantza argitzeko jar zaitezkete gurekin harremanetan: lautadan.euskaraz@gmail.com, 605 29 09 51
Entitateetan ondorengo hizkuntza-praktika berriak normalizatzea lortu nahi dugu:
-Ulertzen duenari euskaraz egitea nahiz eta solaskideak erdaraz erantzun.
-Ezezagunei lehenengo hitzak euskaraz egitea.
-Erdaldunak eta euskaldunak dauden taldeetan, ulertzen dutenekin euskaraz egitea normala izatea.
Hemendik deskarga dezakezu Lautadako entitateentzako diptikoa: 2020-03-20 entitateak diptikoa 24,6 x 34