Lehen Euskaraldian herri batzordeek garrantzi zentrala izan zuten Euskaraldia antolatzeko garaian, herriz herri eraiki baitzen ekimena. 2018an Lautada mailan koordinatzeko talde bat aritu zen eta Lautadako 4 udalerrietan talde bana aritu zen udalerria aktibatzeko helburu: Dulantzi, Araia, Agurain eta Zalduondon. Lautadako beste 4 udalerrietan ez zen talde gisa funtzionatu baina 4 udalerri horien herri bakoitzean eragile bat egon zen Euskaraldia herrira eramateko.

Oraintsu hasi berri den edizio honetan ere herri batzordeek garrantzia bera izango dute. Irailean ireki zen herrietako batzordeek izena emateko epea, eta Lautadan, dagoeneko, 8 udalerriek izena eman dute. 2018an eman zen funtzionatzeko egitura mantenduko da.

Garrantzia handiko da herriz herriko batzordeetan herritarrek parte hartzea, eta mota askotako taldeak eta pertsonak biltzea Euskaraldiaren antolakuntza lanetan.