Ahobizi-Belarriprest metodologia sustatu duten entitateei gonbidapena luzatu nahi diegu, abenduaren 3an, astelehena, 20:00etan, Aguraingo udaletxeko 2.solairuan egingo dugun ekitaldira.

Lautadan 1.574 lagunek Ahobizi-Belarriprest izateko izena eman dute; hasierako aurreikuspena gainditu duen kopuru bat da. Lautdako 174 entitate sustatzaileak arrakasta horren parte dira, izen ematea haien bazkide, langile edo bezeroen artean sustatu dutelako.

Eskertzeko asmoz eta egin duten ahalegina publikoa egiteko helburu, abenduaren 3an egingo dugun ekitaldira gonbidatu ditugu.