11 EGUN EUSKARAZi agur esateko igande honetan, abenduaren 2an, Lautadako Ahobizi eta Belarriprest guztiak konbokatuko ditugu 200 zuhaitz landatzeko 3 gune ezberdinetan.

Dulantzi, Araia eta Aguraindik 5 minututara oinez dauden hiru gunetan landatuko ditugu zuhaitz horiek, Euskararen Basoak sortuz.

11 egunetan probatu ditugun hizkuntza portaera berriek luzaro iraun behar dute, zuhaitzak bezala, ohitura bihurtu arte.

Etortzen den bakoitzak bere zuhaitza landatzeko aukera izango du. Zuk zure zuhaitza landatu ahal izango duzu, baina izena eman behar duzu (Antolakuntza aurreikuspenak egin ahal izateko)

https://goo.gl/forms/jro7v50CIhZLhW633