Lautadan ere ahobizi eta belarriprest rolak KORRIKAn berreskuratzera deia egiten dizuegu. Euskaltzaleen Topaguneak eta AEK-k elkarrekin egindako ekitaldianaldatutako ohitura horiei eusteko eta euskarazko harremanak zaintzeko eskatu zien herritarrei. Klika da aurtengo KORRIKAren leloa, hau da, euskararen alde klik egin; klika eta hizkuntza inertziak apurtzea eskutik doaz.

Dei egiten dizuegu KORRIKAn parte hartzera, eta irauten duen bitartean ahobizi eta belarriprest izatera. Hartu txapa edo txaparik gabe eta jokaera hauek praktikan ipini:
Belarriprest: Zuk erabaki euskaraz edo erdaraz norekin eta noiz hitz egin, zure gaitasunaren, ohituraren, gogoaren, solaskidearen eta egoeraren arabera. Ahal duzun guztietan euskaraz egin, erdaraz erantzuten baduzu adierazi zure solaskideari euskaraz ulertzen duzula eta zuri euskaraz egitea nahi duzula.

Ahobizi: Ulertzen duten GUZTIEI BETI euskaraz egin, nahiz eta solaskideak erdaraz erantzun, zuk euskaraz jarraitu berak ulertzen du eta. Ezezagunei euskaraz egin, haiek kontrakoa eskatu arte. Erne! Dirudiena baino zailagoa da.

KORRIKA hasita dago, apirilaren 9an sartuko da Lautadan. Goizeko 6:03ean Eginotik sartuko da, Araia, Zalduondo, Erdoñana, Agurain, Zuhatzu, Dallo, Dulantzi eta 10:15ean Egiletatik Mendialdea eskualdera pasatuko da.

Hemen dituzu Lautadako eta herri barruko ordutegiak: