Ahobizi-Belarriprest metodologia sustatu duten Lautadako entitateei eskertu nahi izan genien eta egin duten ahalegina publikoa egin nahi izan genuen.

Lautadan 1.582 lagunek Ahobizi-Belarriprest izateko izena eman dute; hasierako aurreikuspena gainditu duen kopuru bat da. Lautadako 174 entitate sustatzaileak arrakasta horren parte dira, izen ematea haien bazkide, langile edo bezeroen artean sustatu dutelako.

Atzo, Aguraingo udaletxean Lautadako 52 entitateen ordezkariei bertatik eskertu genien. Ekitaldiak balio izan zuen elkar ezagutzeko eta erakusteko baduzu.eus plataforma. Interneteko gune honetan publiko daude Lautadako entitate sustatzaile guztiak. Kontsumitzaileek jakin dezakete zein establezimenduetan aurki ditzaketen ahobizi eta belarriprestak harrera eginez.

Lautadan norabide bat hartu dugula elkarrekin: hizkuntza ohiturak aldatzera goaz.