ENTITATE SUSTATZAILEA

Ahobizi eta Belarriprest metodologia gure kolektiboan, lantegian, establezimenduan… sustatu nahi dugu.

Zuen kirol klubean Ahobizi eta Belarriprest gehiago egotea nahi duzue?
Zuen lantegian, zure lankideak Ahobizi eta Belarriprest izatea nahi duzue?
Zuen dendan metodologia sustatu nahi duzue?

Zuen klubean, elkartean, lantegian, erakundean, establezimenduan sustatzeko interesa baduzue jar zaitezke gurekin harremanetan, horretan lagunduko dizuegu.

Ahobizi-Belarriprest metodologiaren sustatzaile izatea erabaki baduzue izena eman behar duzue hemen:
https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSfAyei3_XO-TZYHzMvTWh8692-bMBWBsyHnEc-wLZZgyb2t9g/viewform?usp=sf_link

Zeintzuk dira eman beharreko pausuak entitate sustatzaile izateko?

  1. Proposamen hau zuen entitatearen erabaki-gunean aztertu behar duzue eta erabakia hartu: sustatzaile izan ala ez izan. Baietz bada erregistratu zuen entitatea hemen: https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSfAyei3_XO-TZYHzMvTWh8692-bMBWBsyHnEc-wLZZgyb2t9g/viewform?usp=sf_link
  2. Kideei (langileak, bezeroak…) adierazi entitate hau Ahobizi-Belarriprest metodologiaren sustatzaile dela: e-mailez, whatsappez, sare sozialetan, web gunean, identifikazio txartela sarreran jarrita, argazki kolektibo bat eginda, e-mailaren sinaduran Ahobizi-Belarriprest ikurrak jarrita.
  3. Entitateko kideen artean talde eragilea edo arduradunak izendatu, Lautadako Talde Antolatzailearekin koordinatzeko eta entitatean metodologiari bide emateko.
  4. Kideei prestakuntza eskaini Ahobizi edo Belarriprest izateko: 60 minutuko tailer bat eskatu, bideo tutorialak zabaldu, gomendio gida banatu, herri mailan antolatzen diren tailerren berri eman.
  5. Kideei proposatu Ahobizi edo Belarriprest gisa izena eman dezatela: esku-orriak inprimatu eta banatu, emailez edo whatsappez, aurkezpen bat egin, aurrez-aurre proposatu.
  6. Metodologiaren erabilera ikusarazteko eremua (eraikina, gelak, egoitza, denda, tailerra, lantokia…) prestatu: kartela gomendioekin, Ahobizi-Belarriprest ikurrak.

Deskargatu entitate sustatzaile izateko esku-orria hemen

Hona hemen herriko talde antolatzaileak eta sustatzaile izan nahi duen entitate batek eman beharreko pausuak: