Lantegiek, establezimenduek, kolektiboek, ikastetxeek, instituzioek… edozein entitatek hizkuntza-berdintasuna bermatzeko erantzukizuna du. Euskaraldian belarriprest eta ahobiziei erraztasunak emateko aukera dute entitateek. Arigune bat badute aktiba dezakete, edo bestela norbanakoen biko harremanak sustatu. Horretarako, 7 pausu hauek jarraitu behar dituzte:

1.- Erabaki: Hizkuntza-arauak aldatu nahi ditugu?
2.- Diagnostikatu: Arigune izan daitezkeen talderik badago?
3.- Adostu: Kideak ados daude ahobizi eta belarriprest izateko?
4.- Entitateak izena eman: Ariguneak eduki ala ez
5.- Neurriak hartu ariketa errazteko
6.- Ariketa egin: Azaroak 20-abenduak 4
7.- Euskaraldia eta gero: Ariguneak sortu, babestu eta aktibatu

Entitateentzat, izena emateko epea irekita dago, 2020ko uztailera arte.

Entitateetan ondorengo hizkuntza-praktika berriak normalizatzea lortu nahi dugu:
-Ulertzen duenari euskaraz egitea nahiz eta solaskideak erdaraz erantzun.
-Ezezagunei lehenengo hitzak euskaraz egitea.
-Erdaldunak eta euskaldunak dauden taldeetan, ulertzen dutenekin euskaraz egitea normala izatea.

Hemendik deskarga dezakezu diptikoa: 2020-03-20 entitateak diptikoa 24,6 x 34