Entitateetan bisitak egiten hasi gara. Esku-orria eta entitateentzako txostena eskuetan lehenengo bisitak egin ditugu Lautadan.

Aguraingo Jeiki dantza taldeko arduradunarekin elkartu gara. Jeiki taldeak Euskaraldian parte hartu nahi du, behar diren pausuak aurrera eramateko ardura hartuko du. Bileran bertan entitateko kanpo arigune bat identifikatzea erraza izan da, taldeko ordezkaria ahobizi edo belarriprest izango delako, beraz, Euskaraldiak irauten duen bitartean bermatuta dago herritarrekiko harremana euskaraz izango dela. Jeikiko barne egituran bi arigune posible ere identifikatu ditugu: gazteen taldea eta helduen talde bat. Irailean barne arigune posible hauen kideekin adostasuna bilatuko dute erabaki kolektiboa hartuz, kideak ados badaude azaroan izena eman ahal izango dut entitate gisa eta aurtengo Simulakroan eta 2020kko Euskaraldian ariketa egingo dute.

Aguraingo Bitarte logopediako arduradunarekin egindako bisitan kanpo arigune bat identifikatu dugu. Entitate erraza da egitura aldetik, arduradun eta kide bakarra ahobizi edo belarriprest izango da, berak berma dezake uneoro bezeroei arreta euskaraz egingo diela.

Lautadako entitateetan bisitak egiteko 10 laguneko talde bat osatu dugu. 2019an arigune posible eduki dezaketen 170 entitatera joko dugu.

Beste aldetik kalera atera gara, mahai informatiboak ipini ditugu. Aurreko ostiralean Agurainen pintxo potea eskainiz diptikoak banatu genituen eta herritarrei azalpenak eman genizkien. Dulantzin atzo diptikoak banatu zituzten.

Aurrera! Urriak 21-27 Simulakrorako prestatzen!