Berriak
Komunikazioak euskaraz egiteko deia egiten dugu eta laguntza eskaini nahi dugu
Bizi garen egoera larri eta zail honetan, Lautadako entitate mota guztiei (establezimenduak, lantegiak eta kolektiboak) lagundu nahi diegu hiztunen ongizate eta eskubide horiek bermatzen. Oharrak, mezuak eta komunikazioak euskaratzeko lana eskaini nahi diegu. Euskarara itzultzeko komunikazio horiek testu batean bidali ahal dizkizuegu emailez edo whatapp-ez:
lautadan.euskaraz@gmail.com, 605 29 09 51
Zer egin dezake entitate batek erraztasunak emateko Ahobizi eta Belarriprest direnei?
Lantegiek, establezimenduek, kolektiboek, ikastetxeek, instituzioek… edozein entitatek hizkuntza-berdintasuna bermatzeko erantzukizuna du. Euskaraldian belarriprest eta ahobiziei erraztasunak emateko aukera dute entitateek. Arigune bat badute aktiba dezakete, edo bestela norbanakoen biko harremanak sustatu. Horretarako, 7 pausu hauek jarraitu behar dituzte:
Etxealdi hau etxeko Euskaraldi bihurtzen badugu?
Datozen egunetan etxean egotea dagokigu, koronabirusak eragindako ezohiko egoera dela eta. Aukera onak etxeko hizkuntza-ohiturak aldatzeko edo finkatzeko. Aprobetxatu Euskaraldi bat egiteko etxean! -Etxean guztiek euskaraz ulertzen baduzue baina erdaraz aritzen...
Eten egin ditugu aurreikusitako aurrez aurreko jarduerak
Lautadako Euskaraldiko antolakuntzak osasun larrialdiko egoerari egokituz eten egin ditu aurreikusitako aurrez aurreko jarduerak: martxoaren 26ko mintegia, hainbat bilera eta bisitak entitateetan. Telematikoki jardungo dugu denbora tarte honetan. Egoeraren arabera...
Mintegian izena emateko epea irekita dago (ATZERATUTA)
Martxoaren 26an, osteguna, 9:30etik 13:30tara, Dulantzin, Euskaraldiaren hizkuntza-praktika berriak talde batean nola adostu prozesuan sakontzeko mintegi bat antolatuko dugu, ondorengo izenburuarekin: Nola adostu talde batean Euskaraldiaren hizkuntza-praktika berriak?...
Lautadako ALEA Lautadako etxe guztietan buzoneatu dugu
2019an albistea izan zena eta gaur aktualitatean dagoena Lautadako ALEAn jaso dugu. Arabako ALEAn lankidetzan ekoiztu dugu, Lautadako hainbat entitatek publizitatea jarri dute. Lautadako etxe guztietan buzoneatu dugu eta herrietako hainbat lekutan eskura daiteke....
Topaldian azaldu dugu Lautadako Euskararen Komunitatea
Topaguneak antolatutako 2020ko Topaldian egon gara. Euskaltzale mugimendua nola antolatu edo birantolatu ari denen esperientziak azaldu eta aztertu dira. Lautadako esperientzia azaldu dugu. Eragile sozialen arteko antolakuntza hil ala biziko kontu bat da eraginkorrak...
Martxoaren 26an mintegi bat antolatuko dugu: Nola adostu talde batean Euskaraldiaren hizkuntza-praktika berriak?
Martxoaren 26an, osteguna, 9:30etik 13:30tara, Dulantzin, Euskaraldiaren hizkuntza-praktika berriak talde batean nola adostu prozesuan sakontzeko mintegi bat antolatuko dugu, ondorengo izenburuarekin: Nola adostu talde batean Euskaraldiaren hizkuntza-praktika berriak?...
Lautadako 8 udalerriek izena eman dute datorren Euskaraldian
Lehen Euskaraldian herri batzordeek garrantzi zentrala izan zuten Euskaraldia antolatzeko garaian, herriz herri eraiki baitzen ekimena. 2018an Lautada mailan koordinatzeko talde bat aritu zen eta Lautadako 4 udalerrietan talde bana aritu zen udalerria aktibatzeko...
2018ko Lautadako Euskaraldia datuetan
Soziolinguistikako Klusterrak 2018ko Euskaraldiaren ikerketa zientifikoa diseinatu eta burutu du. Parte hartzaileei egindako 3 galdeketen bitartez datu bilketa egin du. Klick hemen Lautadako datuak deskargatzeko. Lautadako datuak Iñaki Martinez de Luna soziologoak...