Belarriprest izan nahi dut

Aupa zu!!! Primeran!!

Horrek zer esan nahi du?
-16 urte baino gehiago dituzula.
-Izena eman behar duzula.
-Euskaraz hitz egin nahi duenari erraztasunak emango dizkiozula, eskatuko diozu zuri euskaraz hitz egiteko.
-Azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitarte, Belarriprest izatearen portaerak zure ingurukoekin erabiliko dituzula.
-Belarriprest bezala identifikatzen dizun txapa eramango duzula 11 egun horietan.
-Zure ingurukoei proposatuko diezula Ahobizi edo Belarriprest izatea. Ea lortzen dituzun 11 lagun!

Nola konportatu behar naiz Belarriprest izateko?
-Zure solaskideari euskaraz hitz egiteko eskatzen diozu, zuk euskaraz ulertzen duzu eta. Erdaraz erantzun ahal diozu, nahiago baduzu, baina berak zuri euskaraz egitea nahi duzu.
-Ahal duzun guztietan euskaraz egin, izan zaitez aktiboa, lehenengo hitzak euskaraz…

Non eman dezaket izena?
-Lautadako herrietan ipiniko diren mahai informatiboetan norbaiten aholkua aurkituko duzu eta izena eman ahal izango duzu.
-Internetez, link honetatik izena eman ahal duzu: https://izenematea.euskaraldia.eus/
-8 leku hauetan izen emate fitxa bete dezakezu eta zure “izango naiz” txapa har dezakezu.

Goizean Ordutegia
Agurain Liburutegian

11EE Egoitzan

Astelehenetik ostiralera 10:00-13:30 eta 16:30-20:00

Ostiralero 20:00-21:30

Dulantzi Kultura Etxean Astelehenetik ostiralera 15:00-21:00. Larunbatetan 11:00-13:30
Asparrena Kiroldegian Astelehenetik ostiralera 9:15-13:00 eta 16:30-21:00.

Larunbatetan 9:30-13:30 eta 16:00-21:00.

Igandetan 10:00-13:00

Barrundia Ekonomatoan Astelehenetik ostiralera 8:30-12:30, Astearte eta ostiraletan 18:00-20:00. Larunbatetan eta igandetan 9:30-14:30
Donemiliaga Udal-bulegoan Astelehenetik ostiralera 9:00-14:00
Burgelu Udal-bulegoan Astelehenetik ostiralera 8:30-14:30
Iruraiz-Gauna Udal-bulegoan Astelehenetik ostegunera 8:00-14:30. Ostiralak 9:00-15:00
Zalduondo Udal-bulegoan Astelehen eta asteazkenetan 8:00-15:00 eta astearte eta ostegunetan 11:00-15:00

60 minutuko tailerra gomendatzen dizugu
Lautadako 300 lagun baino gehiago etorri dira antolatutako tailerretara.
Ahobizi izatea ez da broma! Ez dago lotuta bakarrik gaitasunarekin. Askoz gehiago da.
60 minutu irauten duen tailer bat egitea proposatzen dizugu. Erabakia guztiz kontziente hartzeko, zure zailtasunak identifiktzeko eta deseroso diren egoerei aurre egin ahal izateko. Zure buruarekin koherente izateko: Ahobizi txapa daramat eta Ahobizi bat bezala konportatzen naiz.
Begiratu agendan, ea zure inguruan noiz izango diren izena emateko tailer espres hauek.

Hemen dituzu Belarriprest izateko gomendio batzuk