Martxan gaude! Hasi gara!!
11 EGUN EUSKARAZ hasi dira. Goizean suziriak bota genituen hainbat herritan, gogoratzeko txapa jantzi behar dugula, 1.hitzak euskaraz, euskaraz ulertzen duten bitartean euskaraz jarraitu behar dugula, ahal den guztietan euskaraz egin behar dugula… Zenbat gauza!! Baina horretara goaz, erne egon eta hizkuntza ohiturak aldatu.

Elkarrekin hasi gara. Atzo eta gaur hainbat ekintza antolatu ditugu hasiera emateko:

-Azaroak 23, Dulantzin, 18:00etan, Herriko plazan, txapa jaso eta izena eman.
-Azaroak 23, Agurainen, 20:00etan Lautadako Euskaraldiaren egoitzan, pintxo potea eta kontzertua.
-Azaroak 23, Zalduondon, 20:00etan, tabernan, pintxo potea eta suziriak.
-Azaroak 24, Otazan, 12:00etan, zume biziko laberintoa eta 13:30ean argazki kolektiboa.

Hemen dituzu egun hauetan antolatutako beste ekintza batzuk:
-Azaroak 29, Arrietan, garagardo dastaketa. Kartela
-Azaroak 30, Ixonan, kantu afaria. Kartela
-Azaroak 30, Araian, kantu poteoa. Kartela