Zer da arigunea? Taldean euskaraz lasai aritzeko gunea. Non eratu daitezke? Denetariko enpresa, erakunde edo elkarteetan… Euskal Herrian dagoeneko 500tik gora egoitzak eman dute azaroaren 20tik abenduaren 4ra egingo ariketan parte hartzeko izena, Lautadan 15 dira izena eman dutenak, momentuz.
Arigunetan euskararen erabilera sustatuz, erosoen aritzen diren hizkuntzan jarduteko aukera ematen zaie bazkide, erosle edo bezeroei. Eta hori kalitatezko zerbitzua eskaintzea da.
Euskararen erabilerak ez die soilik prestigioa ematen enpresa, elkarte eta erakundeei. Sendotzen du bezero, bazkide eta erabiltzaileen atxikimendua eta balio erantsia eman jarduera enpresarialari. Lehia komertzialean ezinbesteko tresna da, horrenbestez.
Erakunde, enpresa eta elkarteetan euskara sustatuz, herritar, bezero eta bazkideekin dauzkagun lotura afektiboak indartzen ditugu. Euskara, besteak beste, oso tresna eraginkorra ere bada.
Hemen duzu informazio gehiago https://lautada.euskaraldia.eus/entitatea/
Enpresa, elkarte eta erakundeetan ariguneak sortu eta Euskaraldian parte hartzeko izen-ematea irailaren 27ra arte luzatuko da. Hemen duzue izena emateko lotura https://euskaraldia.eus/ariguneak/entitateen-izen-ematea-2/
Aurten euskara gehiago, gehiagotan eta gehiagorekin egin ahal izatea dugu helburu. Hemen kanpainaren berri ematen duen spota.