Ahobizi naiz

Aurreko Euskaraldian bezala, aurtengo simulakroan Belarriprest edo Ahobizi izaten jarraituko dugu, ahal dugun etxekoekin, kuadrillakoekin, ikaskideekin, ahal dugun lankideekin. Baina sor daitezkeen arigune berrietako kide izan gaitezke, kide guztiekin euskaraz arituz.

Deskargatu kartela: 2019-06-19 simulakroa kartela
Deskargatu diptikoa: 2019-06-20 SIMULAKROA_DIPTIKOA

Zer egingo dugu?

2018ko Euskaraldian hizkuntza ohituren aldaketan norbanakoek erabaki pertsonalak hartu zituzten. 2019-2020ko edizioan pausu berriak emango ditugu eta norbanakoek ez ezik, entitateek (publikoak eta pribatuak) ere neurriak hartuko dituzte, ondorengo hizkuntza-arau berriak aldatzeko edo finkatzeko:
-Ulertzen duenari euskaraz egitea ondo ikusita egotea, nahiz eta solaskideak erdaraz erantzun.
-Ezezagunei lehenengo hitzak euskaraz egitea ondo ikusita egotea.
-Talde erdaldunetan ere, ulertzen dutenekin, ondo ikusita egotea euskaraz egitea.

Hizkuntza-arau berriak praktikan ipintzeko norbanako gisa edo arigune batean hauexek dira:
-2020an, azaroak 20-abenduak 4 (15 egun), Euskal Herri osoan Euskaraldia

Herritarrok entitateko funtzionamenduzko talde batean kide moduan parte hartzeko aukera izango dugu, modu kolektiboan, baldintzak betetzen badira. Eskatu aukera hau zure entitatean. Askoz errazagoa da ahobizi edo belarriprest izatea entitatearen onespenarekin eta taldean erabaki kolektibo bat hartu baduzue.

Hemen duzu zer egin behar duen entitate batek Euskaraldia antolatzeko bere entitatearen barruan.

Zergatik entitateetako kideak modu kolektiboan?

Lehen edizioan norbanakoen erabaki esparruan aritzetik, taldeetara ere egingo da salto bigarren edizio honetan.
Eremu antolatu eta finkoak diren heinean, bertako kide guztiei zuzenean eragiten diete bertan hartutako erabakiek, baita ingurukoei ere, zeharka. Kideen parte-hartzeak entitate barruko euskararen aldeko hizkuntza-ohituren aldatzean edo finkatzean eragin zuzena izango du eta entitateei eremu horiek babesteko eta sustatzeko konpromisoa eskatuko zaie.

Kideen parte-hartzea, nola?

Herritarrok beti gara zerbaiten kide: lantegia, elkartea, kluba… Entitateetan baldintza egokiak ematen badira errazagoa izango da ahobizi edota belarriprest izatea:

BARNE-ARIGUNEAK
Saila, klubeko talde bat, mekanikoen taldea, zuzendaritza… hau da, entitateko barne funtzionamenduko talde batean kide guztiek euskaraz ulertu behar dute. Talde honen gutxieneko kopurua bi dira. Kideen erabaki kolektiboan adostuta (kideen %80 ados egon behar da) ahobizi eta belarriprest moduan hartuko dute parte ariketak irauten duen bitartean. Adostu dute talde honen hizkuntza arauak erdaratik euskara aldatzea edo dagoeneko euskaraz aritzen baziren praktika horiek finkatzea.

 

 

 

KANPO-ARIGUNEAK
Entitateak herritarrekin espazio bat sortzen du harremanetan jartzen den aldiro. Ariketak irauten duen bitartean entitateak herritarrekiko harremanetarako espazioetan gutxienez belarriprest bat egongo dela ziurtatu behar du, uneoro, espazio horretan euskararen erabilera bermatu ahal izateko. Herritarrei begira dagoen entitateko belarriprest batek arigune bat sortzen du bezeroarekin edo herritarrekin.

 

 

 

NORBANAKOAK
Aurreko baldintzak betetzen ez dituzten guneetan dauden kideek norbanako ahobizi eta belarriprest moduan hartuko dute parte ariketan, lehenengo edizioan egin zuten bezala.

Rolak
Entitatean, eremu barruan zein kanpo, ahobizi eta belarriprest dinamika izango da ariketaren oinarria. Kide bakoitzak bere rola aukeratu beharko du, bere egunerokotasunean dituen harreman guztiak kontuan hartuta. Pertsona bakoitzak rol bakarra izango du.

Ahobizi naiz
Bi konpromiso hartu ditut:
1.- Ulertzen duten GUZTIEI BETI euskaraz egingo diet, nahiz eta solaskideak erdaraz erantzun. Nik euskaraz berak ulertzen du eta.
2.- Ezezagunei euskaraz egiten diet, haiek kontrakoa eskatu arte.

(Kontuz! Ahobizi izatea oso zaila da. Izan zaitez koherente zure buruarekin, ez esan ahobizi zarela ezin badituzu konpromisoak bete.  Belarriprest-ak erabakitzeko lizentzia har dezake norekin eta noiz euskaraz egin)

Hemen dituzu 2018ko Euskaraldian ahobizi izateko gomendio batzuk