Lautadako 500 herritar barne-arigunetan ari dira Euskaraldiaren Simulakroa egiten. Ariguneetan errazagoa da ahobizi edo belarriprest izatea. Entitateek dute ardura aktibatzeko. Entitatearen berezko talde bat: sail bat, klubeko talde bat, atal bat, sekzio bat… Talde horretan kideen %100ek euskaraz ulertzen du eta kideen %80 ados dago ahobizi edo belarriprest roletan parte hartzearekin Euskaraldiak irauten duen bitartean. Gutxienez bi lagunez osatua dago.

Kide guztiek euskaraz ulertzen duten taldeetan gerta daiteke erdaraz funtzionatzea: haien arteko harremanak, bilerak, komunikazioak… Entitateak talde hauei hizkuntza ohiturak aldatzea proposatu ahal die. Oraingo simulakroan Lautadako 59 entitatetan barne arigune aktiboa bat dago, eta 500 lagun inguru ari dira ariketa egiten barne-arigune horietan.