Soziolinguistikako Klusterrak 2018ko Euskaraldiaren ikerketa zientifikoa diseinatu eta burutu du. Parte hartzaileei egindako 3 galdeketen bitartez datu bilketa egin du. Klick hemen Lautadako datuak deskargatzeko.

Lautadako datuak Iñaki Martinez de Luna soziologoak interpretatu ditu. Klick hemen Lautadako interpretazioa deskargatzeko). Ikerketak argi adierazi du 2018ko Euskaraldian Lautadan gertatutakoa: Euskaraldiak iraun duen bitartean aktibazio handi bat gertatu zen eta testuinguru horretatik kanpo zaila da hizkuntza-praktika berri horiek aurrera eramatea, eta, beraz, denboran ohitura bihurtzea. Hala ere, Euskaralida pasatu eta hiru hilabetetara 8 puntu gehiago erabiltzen dute euskara parte hartu zutenek.

Grafikoak adierazten du inkestatuen erabileraren aldaketa euskaraz ulertzen dutenekin, hau da, zenbat gehiago erabiltzen duten euskara ulertzen dutenekin. Lautadako eta EHko datuak. 1.neurketa Euskaraldia hasi baino lehen, 2.neurketa Euskaraldia bukatuta eta 3.neurketa 3 hilabete ondoren egindako neurketa)

Iñaki Martinez de Luna soziologoak Dulantzin emandako azalpenetan eta berak egindako txosten exekutiboan ondorengoa aipatzen du: “Azken buruan, hizkuntza ez da soilik dimentsio pertsonalean gauzatzen den zerbait, dimentsio sozial hurbilak eta orokorrak ere pisu handia dutelako. Hortaz, gogoan badugu Euskaraldiaren helburua bada herritarren hizkuntza ohiturak euskararen alde aldatzea, asmo hori gauzatu ahal izateko abian jarri beharko liratekeen interbentzioak norbanakoen mailatik harago joan beharko lukete, testuinguru sozialerako ere baldintza berriak planifikatuz eta bideratuz.”