2018 azaroaren 23tik abenduaren 3ra Lautadako 1582 herritarrek hizkuntza jokaera berriak plazaratu zituzten.

Hitzordu hartatik hilabete batzuk igaro badira ere, 2018ko ekimena aztertzeko eta 2019koari sarrera emateko bideo-dokumentala ekoiztu dugu, Mikel Ezkerro, Iker Oñate eta Anton Mimentzaren gidaritzapean.

Lautadako 8 udalerrietako herritarren testigantzaz, antolatzaileen adierazpenaz eta Lautadako irudi ederrez osatu dute 30 minutuko iraupena duen dokumentala.

Lautadako 8 udalerrietan proiektatuko da bideo-dokumentala, ondoren egunetan:

-Martxoak 12, asteartea, 19:00etan, Agurain, Zabalarten
-Martxoak 13, asteazkena, 19:00etan, Burgelu, udaletxean
-Martxoak 14, osteguna, 19:30ean, Narbaiza, txokoan
-Martxoak 15, ostirala, 19:30ean, Heredia, txokoan
-Martxoak 20, asteazkena, 19:00etan, Dulantzi, kultur etxean
-Martxoak 21, osteguna, 19:30ean, Alaitza, txokoan
-Martxoak 22, ostirala, 19:00etan, Araia, udaletxean
-Martxoak 23, larunbata, 20:00etan, Zalduondo, Lazarraga etxean
-Martxoak 24, igandea, 18:00etan, Ilarduia, txokoan

Hona hemen kartela