2016ko azaroan, Agurainen 75 Ordu Euskaraz ariketan 284 lagunek parte hartu zuten. Bi urte ondoren Lautada osoa elkarrekin antolatzera pasatu gara, 8 udalak eta Lautadako 60 herritan. Eta emaitza ezin hobeagoa izan da. Antolakuntzaren aurreikuspen guztiak gainditu du izen emateak.

Euskal Herrian 220.000 pertsona baino gehiago dira, Euskal Herriko 400 herri baino gehiagotan hizkuntza ohiturei astindu bat ematen. Lautadan 1.574 lagunek izena eman dute: 746 belarriprest eta 828 ahobizi. Gora Lautada!!

Izena eman ondoren izateko garaia da. Izan zaitez Ahobizi edo Belarriprest eguneroko harremanetan, lagunekin, lankide edo ikaskideekin, senideekin, ezagunekin eta ezezagunekin. Rol bakoitzak dauzkan arauak bete.

Hemen dituzu gomendio batzuk:

Ahobizi

Belarriprest